XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) ere betiko euskaldunen ahotan, 1994.ean, honela ere entzuten dugula:
Euskal letretan, irakaskuntzan, eta, oro har, euskal kultur munduan dihardugun lagun batzuk, (Alfonso Irigoyen, Xabier Kintana, Adolfo Arejita, Iñaki Gaminde, Maribi Unamuno, Kepa Altonaga, Joseba Butron, Iñaki Sarriugarte, Jesus Mari Txurruka, Xabier Kaltzakorta eta Juan Luis Goikoetxea)
Elkartu gara, hasi gara solasean eta euskalkiko biztanleen gogo-bihotzetan bizi-bizirik dirauten 300 berbatako zerrenda osatu dugu.
Ostean jo dugu hiztegi zein liburuetara, aurretik geneuzkan susmoak berehala baieztatuz: anitz berba ez zeuden jasoak inon ere.
Eta proposamena publikoan aldarrikatzea erabaki dugu, ezen, gure eritzian, 300 hitz hauek eta gehiago, egunero telebista-irratietan erabiltzeaz gain, idazle nahiz testugileek inongo bereizkeriatan jausi barik, haietaz balia daitezen gura baitugu.
Arrazoirik gabe baztertzen direla froga dezadan ez da neke handirik behar ale bakana aski adierazgarri gerta baitaiteke, alegia,
Badakar Axularrek, baita Mogel, Añibarro zein Azkuek, eta ahozkoan egunero-egunero darabilgu.
Eskola testuetan zein irrati-telebistan ez balitz bezala da.
Guk, ordea, eman egin behar zaiela uste dugu bultzadatxoa; beste hainbestean jokatuz Iparralde-Ekialdeko eleekin.
XIII. Biltzarre honetara aurkezteko, lehen partean deskribatutako kriterioetan oinarturik jarraiko hiztegietara jo dut laguntza eske:
1. Hiztegi Batuko idazkari den Jose Antonio Adurizek, jentileziaz, helerazitako hitz zerrenda A-B-C-D-E letrei dagokiena.
2. Azkueren
3. Lino Akesolok eta buruturiko
4. Pierre Lhande-ren
5.
6.
7.
Iruzkinari E letrarekin ezarri beharko nioke xedarria, zeren uste osoan bainago Hiztegi Batuko batzordekideek, E letratik aitzinerakoa taiutzerakoan, 300 berbatako zerrenda hau oso-osorik jasoko dutela, eta, ondorioz, ezabatu egingo digutela kritiketarako arrazoia.
XIII. Biltzarrerako burutu ez bada ere, guk zerrenda honetako berbak definizioz hornitu eta adibidez jantzirik jendarteratuko ditugu.